XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nola aurkeztuko ditugu geure animaliak, beraien edertasuna ongi ikus eta nabarmen dadin?.

Saretxo baten gainean eginikoak, oso ongi geratuko dira orman.

Baina, nabari erazi egin ditzan koloretako hondo baten gainean jartzeko ardura izan behar duzue.

Zutik geratzen direnak, erakustokiko kaxa gainetan ipin ditzakezue.

Hauen argiztapena ardura handiz presta ezazue, argi-itzal joko politak lortzeko.

Burdin hari galbanizatuz eginiko animalientzat, soluziorik egokiena, sabaitik edo bestela zintzilika jartzea litzateke.

Baina oso hari mehea delarik, beharbada, gutiegi nabarmenduko lirateke.

Nabarmen erazteko modu bat, hondoarena egiten duen orman, kolore ilunetako paper edo oihal bat jartzea litzateke.

Jarrera desberdinetan ipin itzazue zeuen lanak, eta gehien gustatzen zaizuena aukera.

Ardura handia izan behar duzue erakusketaren muntaketan, antolaketa egoki batez zuen artelanek asko irabaz baitezakete.